Europako Parlamenturako hauteskundeak
Especial-comillas
Los Pueblos Deciden logra su eurodiputado con 324.000 votos; el PNV obtiene 213.583 votos en Hego Euskal Herria; el PP vence al PSOE en el Estado español pese al descalabro de ambos; Podemos irrumpe y ERC supera a CiU.
Albisteak
UMP izan da bozkatuena Ipar Euskal Herrian eta Alliot-Marie Europako Parlamentuan izango da
NAIZ.INFO|BAIONA|2014/05/26 16:23

Eskuinak eta ultraeskuinak garaipen nabarmena lortu dute Ipar Euskal Herriko hiru herrialdeetan. UMP izan da indar bozkatuena hiru herrialdeetako bakoitzean, Zuberoan larrien 38 botoko aldea soilik atera baitio PSri.

Sud Ouest deritzon hautesbarrutian bozen %18,80 jaso ditu Michelle Alliot-Marie lapurtarra buru zuen UMPren zerrendak, Front National ultraeskuindarra izan da bigarren bozkatuena (%16,53) eta PS hirugarren (%15,57). Modem-Udi zentristak izan dira laugarren (%14,62) eta Jose Bove buru duen Europe Ecologie zerrendak bozen %11,45 jaso ditu.

Herrialdez herrialde begiratuz gero Lapurdin UMPk bozen %22,59 jaso du, Front National izan da bigarren bozkatuena %15,21arekin eta PSk bozen %13,53 soilik jaso du. Europe Ecologiek %11,86 eta Udi-Modem zentristek %11,34. Eusko Alderdi Jeltzaleak 5.367 boz jaso ditu (%6,81a).

Nafarroa Beherean ere UMP izan da bozkatuena %22,78rekin eta kasu honetan Udi-Modemek, Europe Ecologiek eta Eusko Alderdi Jeltzaleak aurrea hartu diote Fronte Nationalari. Ekologistek bozen %17,24 jaso dituzte eta zentristek %13,37. Jeltzaleek bozen %12,14 jaso dute eta ultraeskuinak %11,94.

Zuberoan hautesleen %17,46ak bozkatu du Alliot-Marie buru zuen zerrendaren alde, %16,77ak PSren alde egin du eta %13,17ak zentristen alde. Ekologistek bozen %12,42 jaso dituzte eta ultraeskuinarentzat izan da %11,64a. Eusko Alderdi Jeltzaleak bozen %8,11 jaso du.