Screen_shot_2013-12-02_at_20
Nire argazkia 2.0

 

Xotero Etxandi, semea (1958an jaioa)

(1/10) Ttikitan, egun batez atorra odolazturik itzuli zen eskolatik. Aitatxik galdegin zion zer egin zuen eta maisuak jo zuela erran bezain laster,altxatu zen kadiratik. Orduan aitatxik erran zion Xoteroren aitari: «Ez baduk barrabilik, ganen nauk ni maisuarenganat!» Azkenean, aita joan zen maisuarenerat, haserrea eman nahiz, baina hura ez zen agertu.