Etxahun Arregi

Kera Deia | Anari (II)

Audio_placeholder

Kera Deia | Anari (II)

Loading player...
Anari (Monika del Valle FOKU)
Anari (Monika del Valle FOKU)

Atzoko saioaren ondotik, igandearekin batera ere Anari Euskal abeslari handiarekin jarraitu dugu 'Kera Deia' saioan. Baina ez edozein modutara, bere kantuei bolumena goraino igota pasa ditugu Naiz irratian gaurko 60 minutuak ere. Abeslari lanetan aritu izan dela betidanik esan izan dugu askotan, baina perkusionista bezala aritu zela ere esan beharrean gaude, 'Psych Out' musika taldean hasi zuelako bere ibilbidea.

Ingelesez eman zituzten orduan beraien kantuak ezagutzera, eta beranduago etorri zen beraz Anariren bakarkako ibilbidea, hau noski, euskaraz. Diskografiari dagokionez 1997.urtean kaleratu zuen bere lehena 'Anari' izenpean eta ordoren, azpimarratzeko beste horrenbeste etorri ziren. 'Habiak', 'Zebra' edota 'Bidea eta denbora' diskoek oihartzun handia izatea lortu zuten, baina beste horrenbeste daude horien guztien artean.