J.S.

Hiru, begiradarekin makinak aktibatzen dituen lehen plataforma anitzeko gailua

Pazientearen historia ikustea berau operatu bitartean edo kutxazain automatiko bat edo igogailu bat begiradarekin soilik aktibatzea. Horiek dira Donostiako Irisbond enpresak sortutako Hiru begi-jarraipeneko sistemaren aplikazioetako batzuk, sistema eragile desberdinekin bateragarria den lehena.

Erabiltzaile bat, igogailua begiradarekin aktibatzen.
Erabiltzaile bat, igogailua begiradarekin aktibatzen.

Tabletaren edo ordenagailuaren pantailatik 35 eta 80 zentimetrorainoko distantzian erabil daiteke, eta edozein plataforma begiradarekin kontrolatzeko aukera ematen du. Horrela, enpresek begiradarekin kontrolatzeko askatasuna eskatzen duen edozein ekimen garatu ahal izango dute.

Egun, Irisbond bere teknologia aplikatzeko akordioak ixten ari da sektore hauetako enpresekin: neuromarketina, automozioa, ikerketa, 4.0 industria, etxe adimendunak (smart homes), robotika, osasuna eta hezkuntza.

Aplikazioen artean publizitatearekin eta marketinarekin lotutakoak daude, kontsumitzaileek  begirada nora zuzentzen duten aztertzeko aukera ematen dutenak. Era berean, hirugarren adina edo «silver economy» deritzonarekin lotutako aplikazioak izan ditzake.

Irisbond 2013an sortu zen, Vicomtech Inteligentzia Artifizialean espezializatutako ZentroTeknologikoaren eskutik. Zentro hori Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan dago, eta, hasiera batean, bere gailuak desgaitasuna duten pertsonen mundura aplikatzen espezializatu zen, nahiz eta urteotan produktuak eta negozio-eredua hobetzen joan den.

Irisbondek begiradaz kontrolatutako 150 gailu emango dizkio Valentziako Erkidegoko Osasun Kontseilaritzari; batez ere, gaixotasun neuromotor larriak dituzten edo ahoz edo idatziz komunikatzea ezinezkoa duten pertsonentzat.