Amagoia Bilbao

Tipula tarta

(GETTY IMAGES)
(GETTY IMAGES)

Osagaiak 6 lagunentzat
Orea: 250 g irin, 125 g gurin, 100 g gazta birrindu, gatz pixka bat. Betegarria: tipula gorri bat, 2 tipula gozo, koilarakadatxo bat azukre, 3 arrautza, 250 g gazta kreman, 100 g gazta Mozzarella birrindua, olioa, gatza, intxaur muskatua, piperbeltz beltza.

Zailtasuna                          3

Orea:
1. Irina mahai gainean jarri eta erdian zulo bat egin, sumendi baten antzekoa.
2. Erdian gatz pixka bat, gazta eta bigundutako gurina jarri. Nahasi irina beste gai guztiak irensteko moduan, guztiak bereganatu arte.
3. Tapatu eta hozkailau ordu betez beratzen utzi.
4. Tarta molde bat gurinez igurtzi.  Arrabola batekin orea zabaldu eta moldea bete. Labe beroan sartu, 190ºC-tan, 10 minutuz.
Betegarria:
1. Eltze batean zerrendatan moztutako tipulak olio zurrusta batekin erregosi, su oso eztitan. Gatza bota, estali eta noizean behin eragin erre ez daitezen. Tipula egina dagoenean, azukrea bota eta 5 minutuz gehiago erregosi, su oso eztitan.
2. Arrautzak eta gazta kreman irabiagailuarekin nahasi. Behar adina gatz, piperbeltz eta intxaur muskatu bota.
3. Moldean nahasketa jarri eta gainetik Mozarella bota.
4. Labe beroan sartu, 190ºC-an, 20 minutuz.
5. Moldetik atera eta sei zatitan moztu. Beroa jan.

Ziazerba saltsa beroarekin lagundu.