NAIZ

Euskal Herriko Gazte Orkestra jaialdi entzutetsuetan arituko da, jarduera areagotuta

Euskal Herriko Gazte Orkestra, uztailaren 21etik 28ra egingo den udako topaketaren ondoren, Musika Hamabostaldian arituko da abuztuaren 8an. Horretaz gain, gazte orkestra estreinakoz arituko da Otoño Soriano jaialdian eta baita Musikasten ere.

Ormazabal, Gimeno eta Zupiria EGOren aurkezpen ekitaldian. (EGO FUNDAZIOA)
Ormazabal, Gimeno eta Zupiria EGO 2021 aurkezpen ekitaldian. (EGO FUNDAZIOA)

Iragan urtean abiatutako taldearen eta kudeaketa eredu berrien ostean, eta pandemiak markatutako urte baten ondoren, EGOk (Euskal Herriko Gazte Orkestrak) testuinguru eta agertoki berrietan hainbat programei aurre egiteko aukera ahalbidetuko dioten egitarau bizi bati egingo dio aurre 2021 urte honetan.

Proiektuaren birkokatze eta jarduera beraren dibertsifikazioa eta areagotzea nagusi diren aro berri honetan, maila goreneko nazioarteko zuzendari eta bakarlariarekin arituko da EGO eta musika jaialdi garrantzitsuetan eskainiko ditu agerraldiak, kalitatearen estandarrak maila gorenera eramanaz eta profesionaltasunaren hastapenera eramanaz.

EGOren 2021eko jarduera uztailaren 21 eta 28 bitartean egingo den udako topaketarekin abiatuko da. Prestaketa lanak Musikenen egingo dira eta sasoi horretan, elkarkidetza eta langintza zorrotz bati egingo diote aurre gazteek. Izaera ezberdineko ekimenen bidez, ondoren eskainiko diren kontzertuetako obrak landuko dituzte.

Egun horiei kontzertu bira batek emango die amaiera: Bilboko Euskalduna Jauregia (uztailak 25), Gasteizko Principal Antzokia (uztailak 26), Donostiako Victoria Eugenia Antzokia (uztailak 27) eta amaitzeko, Hondarribiako Itsas Etxea Auditoriuma (uztailak 28). Kontzertu horietan, W.A. Mozart eta J. Brahms izango dira egitarauaren protagonistak.

Gainera, lehen aldia izango da EGOk, Musika Hamabostaldiaren baitan, Kursaal Auditorioan eskainiko duen kontzertua. Mugarri hau abuztuaren 8an izango da, sona handiko musikarien eskutik, hala nola Julian Rachlin biolin jolearekin edo Gustavo Gimeno zuzendaria.

Udazkeneko jarduerak

Udako jardueraren ostean, gazte orkestrak Ruben Gimenoren zuzendaritzapean, Otoño Sorianon eskainiko duen kontzertuarekin egingo dio aurre udazkenari. Honakoa, irailaren 19an Odon Alonso Auditorioan eskainiko duen kontzertua, izango da gazte orkestra jaialdi honetan arituko den lehen aldia.

Aurtengo edizioan, EGOk eskainiko du 49. Musikasteko edizioko amaiera kontzertua. Aipatu kontzertua, urriaren 23an izango da, inauguratu berri den Lekuona Fabrikan. Kontzertu hau izango da Errenterian ospatzen den eta euskal musikaren zabalkundea helburu duen erreferentziazko jaialdi honetan EGO arituko den lehen aldia.

Euskal Herriko Gazte Orkestra 1997an sortu zuen Lakuako Gobernuaren Kultura sailak, izaera estrategikoko proiektu bezala, lurraldeko musikari gazteei zuzenduta, eta hasieratik izan du BBK, Kutxa eta Vital Fundazioen babesa. Aurkezpen ekitaldian izan dira Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta EGO Fundazioaren patronatuko lehendakaria; German Ormazabal, EGOko koordinatzaile nagusia eta Rubée Gimeno, EGOko zuzendari artistikoa.