Amagoia Bilbao

Gisatutako untxi marinatua

(GETTY IMAGES)
(GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Untxi bat, 2 baratxuri ale, koilarakada bat piper txorizero mamia, 2 koilarakada ozpin, 100 ml salda, olioa, gatza.

Zailtasuna                    2              

1. Untxia garbitu, zatitu eta gatza  bota.
2. Zuritutako baratxuriak, mamia, salda eta ozpina irabiagailuarekin nahasi.
3. Untxia aurreko nahasketarekin nahastu. Hozkailuan sartu eta 12 orduz beratzen utzi.
4. Untxi atera eta salda gorde.
5. Eltze batean olio zurrusta bat berotu eta untxia frijitu, gorritu arte.
6. Saltsa gehitu, eltzea estali eta 30-35 minutuz egosi, untxia bigundu arte.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Untxi bat, 3 baratxuri ale, tipula bat, tomate bat, 150 g barrengorri, xerra bat ogi, 200 ml salda, perrexila, 75 ml ardo zuri, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2

1. Untxia garbitu, zatitu eta gatza bota. Gibela gorde.
2. Baratxuriak olio pixka batekin frijitu. Gibela gehitu eta frijitu .
3. Gibela, ogia, perrexila eta salda erdia irabiagailuarekin nahasi.
4. Eltze batean txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi. Untxia gehitu eta arin erregosi.
5.  Ardoa, zatitutako barrengorriak eta birrindutako tomatea gehitu eta erregosi.
6.  Salda eta gibelaren nahasketa gehitu eta 30-35 minutuz egosi, su eztitan, untxia bigundu arte.