Amagoia Bilbao

Izokin, ziazerba eta Feta gazta hostopila

(GETTY IMAGES)
(GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
200 g hostore. Betegarria: tipulina bat,  2 baratxuri ale, 200 g ziazerba, 400 g izokin fresko, 120 g gazta-krema, 100 g Feta gazta, olioa, aneta, gatza. Saltsa: 2 porru, 150 g kuia, 100 g ziazerba, 300 ml salda, olioa, gatza.

Zailtasuna                            3

Betegarria:
1. Txikitutako tipulina eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Txikitutako ziazerbak gehitu eta erregosi.
3. Gazta krema eta Feta gazta irabiatu, nahastu arte. Txikitutako aneta pixka bat bota.
4. Izokinari azala eta hezurrak kendu. Liburu baten moduan zabaldu eta gatza bota.
5. Izokinaren gainean gazta eta ziazerbak jarri eta bildu.
Saltsa:
1. Zerrendatan moztutako porruak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Kuia zuritu eta zerrendatan moztu. Ziazerbak garbitu eta txikitu. Barazkiak porruekin batera jarri eta erregosi.
3. Salda gehitu eta 15 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz bota.
Bukatzeko:
1. Hostorea arrabola batekin zabaldu.
2. Hostorearen erdian izokina jarri, bildu eta arrautza pixka batekin pintatu.
3. Labe beroan, 200ºC-an, 20-25 minutuz sartu, gorritu arte.
4. Atera eta lau zatitan moztu.
Plateraren alde batean arraina jarri eta bestean, saltsa beroa.