NAIZ

Europa hegoaldeko ideia berritzaileen lehiaketarik garrantzitsuena abiatu da Bilbon

BBSC Awards lehiaketak 17.500 euro arte banatuko ditu egun mundu mailan ematen diren hondamendien aurkako irtenbideak planteatzen dituzten proiektuen artean. Parte hartu ahal izateko izen ematea zabalik dago urriaren 29ra arte.

Iazko BBSC Awards lehiaketako irabazleen argazkia. (BISCAY BAY STARTUP CAMPUS)
Iazko BBSC Awards lehiaketako irabazleen argazkia. (BISCAY BAY STARTUP CAMPUS)
Zuhaitzak landatzen dituzten dronak, txikizioa saihesteko edo baliabideen xahuketa murrizteko ‘big data’, poltsikoko eguzki-panelak, plastikoa jaten duten entzimak... Klima aldaketari aurre egiteko ezinbestekoa da berritzaileak izatea.
Euskal Herriko Unibertsitateak eta Startup Campusek (Europako hegoaldeko ekintzaile gazteen komunitaterik handiena) bat egin dute beste behin klima-larrialdiari erantzuteko ideia eta proiektu berritzaileenak bilatzeko.

Pandemiak, hondamendi naturalak edo egungo krisi ekonomikoak bezalako munduko sarraskiek gure sistema politiko, ekonomiko eta soziala hankaz gora jartzen ari dira. Horren aurrean zerbait egiteko prest dauden gazteak martxan jarri dira hainbat ekimenei esker.
Horien adibide bat da Biscay Bay Startup Campus, zeinek BBSC Awards sarien bitartez, ekintzaileei laguntzea eta startupak babestea duen helburu. Hala, azaroaren 26an banatuko dituzte aurtenko sariak. Guztira 17.500 euro banatuko dituzte irabazleen artean; 10.000 euro proiekturik berritzailearentzat, 5.000 lantalderik onenarentzat eta 2.500 eragin gehien izan dezaken ideiarentzat.

Gainera, hiru talde irabazleek aholkularitza aditua jaso ahal izango dute proiektua bizkortzeko, eta garatu ahal izateko buelgo bat iznago dute. Aurtengoa, lehiaketa honen 4. deialdia da. Parte hartu ahal izateko aurkezteko epea urriaren 29ra arte zabalik egongo da, eta interesa duten gazteek BBSC Awards ekitaldiaren webgunearen bidez izena eman ahal izango dute.