Bueltan da Iruñeko Kerobia taldea, hala jakinarazi zuten Baluarten, berriki egin zuten kontzertuan. Noski, dena prest zuten ordurako eta disko berriarekin etorri dira Durangora. Mimoz jositako 8 abestik gorpuzten dute Durangoko Azokan aurkeztu duten 'Hilak' diskoa. Mundu oso bat sortu dute berriro, berria, baina aldi berean taldearen iraganarekin ere loturak dituena.
Lurra desagertu eta globo moduko sateliteetan bizi da jendea Kerobiatarren azkenekoan. Diskoak badu apokaliptikotik, badu distopiatik, eta ageri dira isolamendua, gizarte borrokak, biziraupena… Kerobiaren ohiko hiztegian murgiltzen da entzulea, eta atmosfera eta giro berriak topa badaiteke ere, mantentzen du euren sonoritate propioa ere.
Durangoko Azokaren Bigarren Kafearen txokora hurbildu dira Xabi Bandini eta Lur Larraza gitar-jolea. Eurekin batera, Alberto Isaba baxu-jotzaileak, Eneko Requetibate bateria-jotzaileak eta Carlos Colina teklistak ondu dute 'Hilak'.

Un dron militar controlado por IA desoye órdenes humanas y «mata» a su operador

La IA podría adueñarse de actividades esenciales y poner en riesgo a la Humanidad

Emakume panderojoleei omenaldia egin die Kepa Junkerak ‘Erromeriak’ diskoan

Calculan los límites seguros de la Tierra... y certifican que ya se han traspasado algunos

Hogei minututan agortu dira Manu Chaoren Arrasateko kontzerturako sarrerak

Asiron destaca que no aceptará en Iruñea vías que excluyan al 27% del electorado

Telesforo Monzonen ‘Txikia’ abestia ereserki bilakatu dute Hazparneko errugbi jokalariek

Ignacio Ansorena Funtsa, Durangaldeko 10.000 irudi baino gehiagoren legatua
