Atzo aurkeztu zuen Estitxo Pinatxok 'Isilik Daude Harriak' diskoa Ahotsenean, Durangoko Azokaren baitan. Westerna dario ekaitzari Estitxu Pinatxoren disko berria aurkezten duten lehen atmosferetan. Naiz Irratian egindako 'Gramofonoa' saioan arrazoi ezberdinengatik zentsuratuak izan diren kantuen errepasoa egiten zuen saioz saio. Saioak egiteko lan horrek guztiak balio izan dio orain 'Isilik Daude Harriak' lana sortzeko.
Izan daiteke sortzailearen asmoen aurrerapena, izan ere, lehenak bezelaxe honek ere kutsu amerikarra du, baina Ipar Ameriketako beste giroetara ere badarama entzulea. Beltzagoa izan zitekeen lehena, Pinatxo eta bigarren disko honen ekoizle izan den Mikel Santxez Areta Franklin, Nina Simone, Ella Fitzgerald edota Etta Jamesen kantuekin lanean zebiltzan hartan.
Baditu noski soul eta jazz koloreak. Argi erakutsi zigutenn Eiza Zakurra aurrerapen kantuan, baino gerora rock amerikarra, Nashville giroa, pop gozoagoa… Estilo anitz zensuraren girotik berreskuratu eta Harkaitz Canok euskeratu dituen 10 kantu hauetan. Denerako parada eman diola esan liteke, eta era berean dena zeharkatzen duela Pinatxok; bere nortasuna ezin izkutatuta, eta ziurrenik izkututa nahi ez duelarik.
Lan berriaren inguruan aritu da Durangoko Azokaren Bigarren Kafearen txokoan Estitxu Pinatxo.

Un dron militar controlado por IA desoye órdenes humanas y «mata» a su operador

La IA podría adueñarse de actividades esenciales y poner en riesgo a la Humanidad

Emakume panderojoleei omenaldia egin die Kepa Junkerak ‘Erromeriak’ diskoan

Calculan los límites seguros de la Tierra... y certifican que ya se han traspasado algunos

Hogei minututan agortu dira Manu Chaoren Arrasateko kontzerturako sarrerak

Asiron destaca que no aceptará en Iruñea vías que excluyan al 27% del electorado

Telesforo Monzonen ‘Txikia’ abestia ereserki bilakatu dute Hazparneko errugbi jokalariek

Ignacio Ansorena Funtsa, Durangaldeko 10.000 irudi baino gehiagoren legatua
