NAIZ irratia

Maiatzeko 'Beste Bat': Burutik, Ramada Inn, Sodade eta Myotones

Apirilekoei txanda hartuta, Burutik, Ramada Inn, Sodade eta Myotones taldeek osatuko dituzte maiatzeko 'Beste Bat saioak. Pop garajeroa, rocka, psikodelia edota elektronika doinurik ez da faltako Naiz Irratiko bazkalosteetan.

Audio_placeholder

Maiatzeko 'Beste Bat': Burutik, Ramada Inn, Sodade eta Myotones

Loading player...
Maiatzeko 'Beste Bat' saioak egingo duten taldeak
Maiatzeko 'Beste Bat' saioak egingo duten taldeak (NAIZ irratia)

Lau partaide berri topatuko ditugu, 15:00etatik 16:00etara bitartean, Naiz irratiko 'Beste Bat' saioetan. Ordu batez, musika banda bakoitzak beraientzat erreferente diren eta gustoko dituzten kantuak aukeratuko dituzte. Burutik, Ramada Inn, Sodade eta Myotones taldeak arituko dira maiatza honeta 'Beste Bat' saioa egiten.

Nafarroatik abiatuko dira maiatzeko saioak. Burutik taldearen azukre koxkorrak ezagutuko ditugu astelehenetan. Iraitz Gonzalez, Asier Capon, Jokin Barriola, Luar Alberdi eta Mikel Gorraizek osatzeko dute Iruñerriko Burutik taldea.  Rocka egiten dute euskaraz eta akordeoiarekin. Hau izan liteke haien aurkezpen laburra.

Estatu Batuetako rockaren eragin nabarmenak ditu Ramada Inn taldeak, izenetik beretik hasita. Ander Etxaniz, Mikel Marco, Iñigo Ugarte eta Juan Valls dira taldea osatzen dutenak eta beraien esku geratu dira maiatzeko astearteetako 'Beste Bat saioak'. Neil Young etorriko zaio askori burura, taldearen eta diskoaren izenek badutelako musikari estatubatuarrarekin loturarik, eta musikak ere hara eramango du asko. Hori, bai, musikari kanadiarraren kanturik hautatuko ote duten, ezingo dugu jakin astearterarte.

Sodade taldearenak izango dira asteazkenak. Talde leitzarrak disko homonimoa kaleratu zuen 2020a bukatu aurretik. Akaso isilpean pasako zen, baina entzunaldi bat eman dionak gogoan izango du oraindik ere Sodade. Gaizka Leiza, Jokin Baucis eta Julen Ceballosek osatzen dute hirukoa.

2020an sotu zuten Myotones taldea Jon De La Fuente eta Asier Ardanzak. Loop izeneko diskoa atera dute 2022an, pop berria, psikodelia edota elektronikaren nahasketa nabari daiteke bertan. Ostegunetan egingo dute 'Beste Bat' saioa.