
‘Black is Beltza’ animaziozko filmeko erraldoiek bezalaxe (ez ahaztu bidean dela jada bigarren atala, ‘Black Is Beltza II: Ainhoa’), Errenteriakoek ere Fermin Muguruzaren erritmora dantza egin dute asteazken honetan, herriko zumardiak hartu duen emanaldi berezian.
Madalen aurreko txistulari kontzertuak 15. edizioa izan du aurtengoa eta Muguruza izan da hitzordu borobil honetara gonbidatu duten artista.
Gaurkoak zuriak baziren ere, Iruñeko erraldoi beltzek New Yorken dantza egin zuteneko uneari erreferentzia egiten dion ‘Black is Beltza’ abestia kantatu du Muguruzak, txistulariek lagunduta. Publikoaren parte bat eserita bazegoen ere, erraldoiek ezin izan diote gogoari eutsi eta dantzan hasi dira.
Madalen aurreko XV. Txistulari kontzertua Oreretako zumardian @muguruzafm @Black_Is_Beltza goazen! pic.twitter.com/IoLhM11L4y
— Jone Unanua (@UnanuaJone) July 20, 2022
Fermin Muguruzarekin batera Jon Maia ere igo da eszenatokira, eta denon memorian dagoen bertso bat kantatu dute berriro ere.
Hasi da #Pregoia2022. @muguruzafm eta @maia_jon #BertsoHop-ean.#JaiakDenontzat #Maddalenak2022 pic.twitter.com/bVtrHnBmcr
— ArkaitZ ¯\_(ツ)_/¯ (@arkait_z) July 20, 2022
Bertsolari zumaiarrak esker ona adierazi du sare sozialetan, Fermin Muguruzarekin batera ateratako argazki batek lagundutako mezuan: «Duela 32 urte bezela, gaur. Haria ez da eten. Kantatzen duen herria ez da inoiz hilko. Betirako eskertua».
Duela 32 urte bezela, gaur.
— Jon Maia Soria (@maia_jon) July 20, 2022
Haria ez da eten.
Kantatzen duen herria ez da inoiz hilko. Betirako eskertua.@muguruzafm#goraherria pic.twitter.com/2f72SOa8g9

Suitzako erle koloniak gaixo daude eta bi urteren buruan denak hil daitezkeela ohartarazi dute

Ciudades fantasma, atractivas reliquias para exploradores urbanos

Usurbil, herritik eraikitako zaintza ekosistema

Zetak-ek Arbizuko herritarrak plazan bildu eta hiru kanta berri eskaini zizkien esklusiban
