Alba Cabrera

Koldo Alonso: «Izarrez betetako gauak daude basamortuan; badirudi ez direla zeruan kabitzen»

Itsasoan amaitzen den basamortu-mingaina da Mauritania, elkarrizketatuaren bidaietako geldialdi gogoangarria. Meatzeetako burdina garraiatzeko erabiltzen den tren batean zeharkatu zuen duela urte batzuk herrialdea Alonsok.

Audio_placeholder

Koldo Alonso: «Izarrez betetako gauak daude basamortuan; badirudi ez direla zeruan kabitzen»

Loading player...
Koldo Alonso Mauritaniako basamortuan.
Koldo Alonso Mauritaniako basamortuan. (Koldo Alonso)

Jaioterrian denbora tarte txikia igarotzen duen horietakoa da Koldo Alonso. Ez beti, baina, sarritan, bi gurpileko bidelaguna izan ohi du: motorra piztu eta, urtero-urtero, hilabete bateko abenturan murgiltzen da. Guztia bizipen beraren parte dela esatea du gustuko, bidaia berbera dela dena, alegia. Bada, hain justu ere, esperientzia luze horretako geldialdi garrantzitsu bat izango dugu hizpide saio honetan: Mauritania.

Ezusteko istripu baten harira, erdibidean utzi zuenari jarraipena ematera joan zen basamortuak irentsitako lurraldera, elkartasun keinu batek bultzatuta. Nuadhibu hiriko umezurtz etxe batean ekin zion bideari:  «Han, zailena ikasketak ordaintzea da; hezkuntza pribatua da, eta, gainera, garestia». Bildutako diruaren zati batekin, urte osoko matrikula ordaindu zien  etxeko ume guztiei. «Hori hala, umeak eskolara joaten dira. Izan ere, hiri horretan bestelako bizimodu bat hartzea oso erraza da... Frantsesa ere ikasten dute horrela; ate asko irekitzen dizkie horrek».

Jende asko elkargurutzatzen den tokia da herrialdeko bigarren hiririk handiena: merkataritzaren topagunea da Nuadhibu, eta, besteak beste, arrantza da herrialdearen motor ekonomikoa: «Mafia ekarri du horrek, ordea: arrantza asko daukate, bainaguztia inbertitu egiten dute. Nazioarteko zenbait herrialdek (Europar Batasunekoek,Japoniak, Txinak...) gainustiatzen dute».

Arrantza bai, baina ezin aipatu gabe utzi burdina, eta, horrenbestez, «basamortuko munstroa». Herrialdearen bizkarrezur nagusia osatzen du meatzeetatik kostara burdina ematen duen trenak. Mauritania zeharkatu zuen Alonsok bertan. Eta, horrela hasi zuen abentutaren bigarren zatia. Atar hirian ezagututako lagun batekin eman zion jarraipena, eta berekabuz kostata iritsiko litzatekeen txokoak ezagutu zituen horrela: Bereberrek eraikitako Ouadanera jo zuten lehenengo, oasi bati itsatsita altxatutako hirira. Hala, «Afrikaren mugagabetasunari» erreparatu zion Saharako begia edota Richat-enegitura delakoa zapaltzean. Eguzkia, beroa eta hondarra: «Oso ondo orientatzen dira basamortuan, ederki irakurtzen baitute harea», dio Alonsok. Dunetan gora, dunetan behera, Chinguettira ailegatu ziren, hondar artean, mende luzez gordetako liburutegi baliotsu batera.

Horiek eta hareak ezkutatutako istorio gehiago kontatu dizkigu saio honetan Alonsok. Zuk ere Basamortuko munstrora igo nahi?