
Errobi talde lapurtarra 50. urteurreneko biran murgildua dabil azken hilabeteotan eta larunbat honetan, urtarrilak 18, Iruñeko Gayarre antzokian zuen eskaintzekoa kontzertua. Emanaldia, baina, bertan behera utzi behar izan dute, antzoki iruindarretik azaldu dutenez, Mixel Ducauk erorikoa izan eta eskuineko eskumuturra hautsi duelako.
«Taldearen Management bulegoak azaldu digun bezala, ‘Mixel Ducau etxean erori egin da eskuineko besoko eskumuturra hautsiz, hori dela-eta ezinezkoa zaie biharko ikuskizuna eskaintzea’», azaldu dute Gayarretik.
Azken hilabeotan hainbat antzokitan egin dute beren ibilbidearen errepasoa Anje Duhaldek eta Ducauk berak gidatutako taldeak –besteren artean, GARAren urteurren festan parte hartu zuten– eta iazko Adarra Saria ere Errobiri eskaini zion Donostiako Udalak, kantu tradizionalen eta soinu elektrikoen zubigintzan egindako lanagatik eta egindako bidearen aitortza gisa.
Gayarretik azaldu dutenez, kontzertuak jada badu data berria: Errobik urriaren 25ean bisitatuko du antzoki iruindarra. Kontzertua 20.00etan hasiko da eta urtarrilaren 18rako sarrerak hitzordu honetarako baliogarriak izango direla baieztatu dute. «Sarrerak eta bertan agertzen den/diren eserlekuak baliogarriak izango dira, hala nahi izatekotan, data honetarako –ez duzu ezer egin beharko, sarrera gorde, besterik gabe–», zehaztu dute.
Nahiago izatera sarrera itzultzea ere badago, eta kasu horretan martxoaren 4aren aurretik egin beharko da kudeaketa: sarrerak webgunearen bidez erosi zituenak 948 20 65 93 telefonora idatzi edota publicos@teatrogayarre.com helbidera idatzi behar du eskaera zenbakia adieraziz, eta sarrerak antzokiko txarteldegian eskuratu zituenari leihatilan bertan egingo diote diru itzulera.

Homenaje a Germán Rodríguez con actuación sorpresa de Rozalén

Agradecimiento desde el hospital de Gaza a una Iruñea volcada contra el genocidio

«Aquí me voy a tatuar unos huevos con txistorra»

Los sanfermines han terminado: cientos de afectados en el último encierro, el de la villavesa
