
Idoia Solores ikertzaileak eta Alfonso Aijon sustatzaile eta Ibermusica enpresako sortzaileak irabazi dute Donostiako Orfeoia-EHU saria. Sari banaketa ekitaldia maiatzaren 15an egingo da EHUren Ignacio Maria Barriola zentroan, Donostian, eta Donostiako Orfeoiak emanaldi labur bat egingo du.
Euskal Herriko Unibertsitateko iturriek jakinarazi dutenez, sariaren 24. edizioa da aurtengoa, eta hasierako bi helburuei eusten die, hau da, musika sorkuntzako ibilbide profesionala aitortzea eta musika arloko ikerketa sustatzea.
Horrela, Idoia Solores ikertzaileak ‘Musika ikerketa sustatu eta indartzea’ kategorian jaso du saria, ‘La construcción estético-moral de la Pasión según San Mateo de J.S. Bach y su persistencia en el tiempo’ izenburuko lanari esker.
Bestalde, musika klasikoko kontzertuen sustapenean egindako lanarengatik eta orain arte egindako «ibilbide nabarmenagatik» eskuratu du saria Alfonso Aijon sustatzaileak.
Sari banaketa ektialdia maiatzaren 15ean egingo dute, 19.00etan, EHUko Ignacio Maria Barriola zentroan, Donostian. Ekitaldi horretan parte hartuko dute Donostiako Orfeoiaren presidente Antxon Elosegik eta EHUko Gipuzkoako campuseko errektoreorde Juana Goizuetak.
Ekitaldia amaitzean, Donostiako Orfeoiko kide batzuek erakustaldi labur bat egingo dute bere errepertorio tradizionaleko obrekin. Ekitaldia publiko orokorrari irekita egongo da, baina edukiera mugatua da.

Txosnen eredua arriskuan dagoela ohartarazi dute: «Ez gara enpresa bat»

Zea Maysek Kortaturen ‘Hay algo aquí que va mal’ abestiaren bertsioa osatu du

Fermin Muguruzak Anoetan eskainiko duen kontzertuko ordutegiak iragarri ditu

Zea Mays, Bulego, Kaotiko, Rozalén y OBK, entre los conciertos para San Fermín 2025
