‘Trending topic’ bilakatu da Estatu osoan Zetak taldearen agerpena asteazken gauean TVEko lehenengo kateko ‘La Revuelta’ saioan. Pello Reparaz izan du gonbidatu nagusi David Broncano aurkezleak. Arbizuarrak jakinarazi dionez, Euskararen Nazioarteko Egunean izan da gainera: ez zekiela aitortu (edo irudikatu) du Broncanok.
Euskararen Nazioarteko Eguna zoriontsua izan dadila ❤️#LaRevuelta @zetak_org pic.twitter.com/Y4K0b8AnBq
— La Revuelta (@LaRevuelta_TVE) December 3, 2025
Pasa den ekainean saio horretan euskaraz eginiko beste emanaldi batek piztutako arreta bera somatu da: orduan Izaro izan zen ‘Xorieri’ abestu eta dantzatu zuena, eta orain Zetak-ek ‘Aralarko dama’ ekarri du espainiar telebista publikora.
Euskal mitologiaren erakustaldiak bete du grabazio-gunea. Momotxorroak, katolak, muttuak... agertoki nagusian ez ezik ikusleen artetik ere agertu dira, ‘La Revuelta‘ saioa emititzen den Madrilgo Gran Viaren antzokian barreiaturik.
Askotan gertatzen den bezala, euskaraz abesteak ez ote dion hedatze aldetik kalterik egiten galdetu diote Reparazi elkarrizketan. Honako hau erantzun du Sakanako musikariak: «Euskarak eta hizkuntza ez-hegemonikoen defentsak ekarri gaitu hona. Eta horiek hitz egiten dituen beste hizkuntzak hitz egiten duten edota sentsibilitate berezia duten beste pertsonekin konektatzea dakar», erantsi du.
Emanaldi honi esker Euskal Herritik kanpo jende askok deskubritu duela taldea antzeman daiteke sare sozialetan agerturiko mezuetan, eta ‘Mitoaroa’ lortzen ari denak harridura sortu duela. Nabarmendu denez, Iruñeko Nafarroa Arena eta Donostiako Illunbe zenbait egunez bete ostean, ekainean San Mames bi aldiz betetzeko erronka du Zetak-ek, eta seguru horretarako bultzadatxoa emango diola ‘La Revuelta’n agertu izanak.
Sakanako elikagaiak ere albiste dira. Izan ere, Broncanori opariak eramateko ohiturari heldu dio gonbidatuak: kasu honetan, hiru txistorra eta gazta bat, baita momotxorro batean burua ere. Ezin ‘sakandarragoa’ bilduma...
Madrilen zirela baliatuz, Zetak taldeko kideek aurretik iragarri gabeko kontzertua eman dute gainera bertako areto batean, 23.30etan.
Pues volviendo en el tren @zetak_org anuncia un concierto a las 23:30 en una sala de Madrid después de @LaRevuelta_TVE.
— Jorge. ️ (@jorgemitcom) December 4, 2025
Media vuelta y... pic.twitter.com/abN0A70BcM

El último refugio de Tito: historia y nostalgia yugoslava en la Casa de las Flores

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

«Nos gusta lanzar pequeñas bombitas a la conciencia de la gente»
