
Bapo gosaldu eta sabela alai-alai abiatu dira zubietarrak Ituren aldera. Kanpotik ere ederki berotu dituzte ardi-larruak, ttuntturruak eta zapinek. Elkar lagunduz jantzi dira, hamaika begi eta argazki makina begira zituztela. Joaldunek hartzarekin batera egin dute bidea, naturaren hibernazioaren amaieraren irudi. Animalia basatiz, pailazo maltzurrez, buru-berokiz, maskaraz eta oihal koloretsuz bete dira kaleak. Ume, zahar eta gazte, inauteriak odolean daramatzate Malerrekako paraje eder honetan, eta aurten ez da gutxiago izan.
Pausoka-pausoka Aurtitzera iritsi dira eta hango joaldunekin batuta Zubieta aldera segitu dute alaitasuna zabaltzen. Plazan zain zuten jendetza, eta besta ikaragarria sortu da iturendarrak, zubietarrak eta aurtiztarrak, denak elkarrekin joareak dantzatzen hasi direnean. Karroza bitxirik eta bihurrikeriarik ez da falta izan, eta aldarrikapenek ere izan dute beren lekua. Presoak eta Palestina gogoan izan dituzte, bertzeak bertze.
Asteartean iturendarren txanda izanen da eta bisita itzuliko diete lagun zubietarrei. Inauteriak hasi bertzerik ez dira egin eta gozatzeko egunak dituzte oraindik aitzinetik.

Zortzi eguzki berri Euskal Herriko sukaldaritzan

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»
«Galderetatik abiatzen naiz: egia deserosoa bada ere, hortik kantatu nahi dut»

Tolosa vivirá su Carnaval de mil y una formas diferentes
