
Osagaiak 4 lagunentzat
2 alberjinia. Betegarria: tipula erdia, 4 baratxuri ale, 200 g ziazerba, 150 g perretxiko, 150 g Ricotta gazta, 100 g kinoa, olioa, albahaka, gatza. Saltsa: tipuleta erdia, 200 ml esne-gain, olioa, gatza, piperbeltz beltza.
Zailtasuna 3
1. Alberjiniak garbitu. Luzeran xerra finetan moztu. Gatzatu eta 20 minutuz beratzen utzi.
2. Zartagin batean olio pixka batekin xerrak erre. Paper baten gainera atera.
Betegarria:
1. Eltze batean ur ugari eta gatza berotzen jarri.
2. Beste eltze batean kinoa olio pixka batekin arin erregosi. Ura irakiten hasten denean, kinoari gehitu eta 20 minutuz egosi. Xukatu.
3. Eltze batean txikitutako tipula olioa pixka batekin erregosi.
4. Txikitutako baratxuriak eta perretxikoak gehitu eta erregosi.
5. Txikitutako ziazerbak eta kinoa gehitu eta arin erregosi.
6. Txikitutako gaztarekin eta albahakarekin nahastu. Behar adina gatz bota eta hozten utzi.
Saltsa:
1. Txikitutako tipuleta olio pixka batekin erregosi.
2. Esne-gaina gehitu eta 2 minutuz egosi. Behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota.
Bukatzeko:
1. Betegarria alberjinia xerren erdian jarri eta bildu.
2. Azpil batean bilduak jarri eta saltsarekin estali. Labe beroan sartu, 190 gradutan, ondo berotu arte.

«El abuso de pantallas en niños no solo retrasa el habla, está generando discapacidad»

Iberiar Penintsulan ia desagertuta dagoen landare espezie bat aurkitu dute Gasteizen

Eztanda jaialdia atzeratu dute, «arazo tekniko eta administratiboengatik»
