Amaia Ereñaga, argazkiak: Conny Beyreuther|2019/11/10

70eko hamarkadako ingeniaritzako maisulana den biaduktuak sakonune bat libratzen du. Gipuzkoako mugan gaude, Eibarko Txonta auzoan. Etxeen eta tailerren sabaia dirudi autobideak, euskal industriaren lan martxa frenetikoaren eta gainbeheraren lekuko. Memoriaren urtzearen patuaren kontra ari dira lanean auzotarrak. Zer-nolako baliabideekin? Kultura, ekologia, borroka...