#ASKATASUNAFREE LEHIAKETA

Mundua gurea denean

Irudia ikusita pentsa liteke norbaitek bi totem jarri dituela itsasoaren erdian. Edo adar bitxiz hornitutako munstro erraldoia uretatik ateratzear dagoela. Edo, akaso, bikote pare bat udako egun ederraz gozatzen ari dela. «Zeruak eta itsasoak bat egiten duten eremu erraldoi horretan gu hain txiki izanik mundua gurea dela sentitzean aske gara». Halaxe azaldu dute Olatzek eta Amaiak igorritako argazki honen atzean dagoen sentipena. Bi lagun donostiarrek badakite askatasunak harreman zuzena izan dezakeela naturaren handitasunean murgiltzearekin.