gara, donostia
#NIBIZINAIZNI LEHIAKETA

BIDAIA AHAZTEZINA

Maiatzean abiatu zuen Hodei Iruretagoienak Peru, Kolonbia eta Bolivian barna lagun batekin batera osatzen ari den bidaia. Zehazki, Perun, “El velo de la novia” izeneko ur-jauzian ateratako argazki hau aukeratu dugu orri hauetara ekartzeko. Natura asko maite du, baita arroila-jaitsiera ere, horregatik bere bizipozaren irudikapen ezin hobea dela dio. Gainera, argazki honek, ateratako beste hainbatekin batera, denbora askoan, akaso inoiz ez, ahaztuko ez duen bidaia baten argazki albuma osatzeko balio izango du.