Bidaiari

Photoformas Argazki Lehiaketaren erakusketa, Arabako Natura Zientzien Museoan

Photoformas Naturari buruzko X. Argazki Lehiaketaren erakusketa bisita daiteke Arabako Natura Zientzien Museoan, Gasteizen. Lehiaketaren argazki irabazlea, bi accesit eta aurkeztutako 261 argazkietatik 27 aukeratu dira erakusketa osatzeko.

Aurtengo lehiaketaren kartela.
Aurtengo lehiaketaren kartela. (Arabako Argazkilaritza Elkartea.)

Ekainaren 30era arte egongo da ikusgai Arabako Natura Zientzien Museoan, Photoformas Naturari buruzko X. Argazki Lehiaketaren erakusketa. Argazki irabazlea, bi accesit eta aurkeztutako 261 argazkietatik 27 daude zintzilik.

Arabako Foru Aldunditik jakinarazi dutenez, Alavesia Natura Zientzien Museoaren Lagunen Elkarteak antolatzen du Photoformas Naturari buruzko Argazki Lehiaketa, museoaren beraren eta Arabako Argazkilaritza Elkartearen laguntzarekin. Sari banaketa ekitaldia BIBAT museoan egin zen abenduan.

‘Hirukoa’, argazki irabazlea

Lehenengo saria Gotzon Ameztoi Arribasen gasteiztarrarentzat izan zen, ‘Hirukoa’ argazkiari esker, eta bi accesitak, Alejandro Carnicero Solanas andaluziarraren ‘A contraluz’ eta Jose Luis Gigirey Gonzalez galiziarraren ‘Al acecho’ argazkientzat. Gainera, erakusketak beste 27 argazki bildu ditu, hala katalogorako nola erakusketarako.

Aurten 138 argazkilarik hartu dute parte lehiaketan eta, guztira, 261 lan onartu dira. Ana Garcia Hermoso Arabako Argazkigintza Elkartearen ordezkariak, Carlos Hermosilla naturalista eta argazkilariak eta Patxi Heras botaniko, landare argazkilari eta Alavesiaren Zuzendaritza Batzordeko kideak osatu dute epaimahaia.