Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura, ardatz Mendi Tour zinema jaialdian
Urtarrilaren 23an eta 30ean eskainiko diren emanaldiekin abiatuko da Zangozan Mendi Tour BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia nazioarteko zinema jaialdia. 16. edizioan, beti bezala, mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura izango ditu ardatz jaialdiak.

Mendi Tour BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia nazioarteko zinema jaialdiaren film onenen zirkuitu ibiltariaren 16. edizioa Zangozan hasiko da, Karmengo entzutegian, urtarrilaren 23an eta 30ean egingo diren saioekin, bertako Udalak antolatutako mendi jardunaldien barruan.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura ardatz dituen ziklo ibiltariak urtarrilean hasi eta azarora bitarte luzatuko da, guztira, 19 geldialdi eginez martxora arte.
14.000 ikusle
Zangozan sei film proiektatuko dira. Lehenengo saioan, ‘Izarren Zaunka’ (Mendi Film 2025eko euskerazko film onena), ‘Best Day Ever’ (Mendi Film 2025eko epaimahaiaren saria) eta ‘Into Altai’ eskainiko dira, eta bigarrenean, berriz, ‘Cantos y Flores’ (Kirol eta Abenturazko Film onena), Harri Orri Arkatz (Expocroquis proiektuaren ginga) eta ‘Eternal Solo’. Film guztiak jatorrizko bertsioan eskainiko dira, azpitituluekin lagunduta, euskaraz edo gaztelaniaz.
Iazko edizioan 14.000 ikusle bildu zituen Mendi Tour programa ibiltariak urte osoan, Bizkai, Gipuzkoa, Nafarroa, Araba, Kantabria, Asturias, Galizia, Gaztela eta Leon, Madril, Valentzia, Katalunia eta Kanaria Handiko 49 egoitzatan 87 emanaldi eskainita.
Film jaialdiak, beraz, erantzun bikaina izaten du iksleen artean eta aurten ere horrela izango dela espero dute antolatzaileek.