31 talde, udako Hatortxu berezian

Uztailak 29 eta 30

“Zerua (hel)muga” lelopean, 31 talde arituko dira Hatortxu Rock-ek antolatu duen edizio berezian, azken bi urteetan egin ezin izan diren ekitaldien ordainetan. 18.00etan hasiko da jaialdia. Sarrerak jaialdiaren webgunean eskura daitezke: Bi eguneko bonuak 65 euroan, eta ostiraleko zein larunbateko sarrerak, aldiz, 35 euroan. Huntza, Gatibu, Deskontrol, Zoo, Brigade Loco, Skabidean, DJ Plan B, Anari, Zelanda, Gilipojazz, Sua, Badalonians Sound ft Harny Roots, Pleura, ETS, The Baboon Show, The Lio, Delirium Tremens, Zetak, Antton Telleria, Ibil Bedi, Hammond York, La Mare, Lukiek, Sleketah Stepi, CRIM, Non Servium, Stay Homas, Herdoil Rotten XIII eta Green Valley izango dira.