Egin planak

Kantua bihotzean, Errobiko festibalean

Uztailak 15-24

Formula berriarekin heldu da Errobiko festibala aurten. Uztailaren 21etik 24ra izanen da, eta aurreko asteburuan, 15 eta 16an “aitzin-jaialdia” ere gehituko zaio. “Kantuaren beharra” leloarekin heldu da 2022ko edizioa Itsasura: «Betidanik garrantzia eman diogu kantuari, baina ez dugu sekula hainbeste horrela aipatu, eta garrantzitsua iruditzen zitzaigun gure oinarrietatik abiatzea», esan dute arduradunek.