Munduan pasieran

Kolore biziak Lord Rama jainko hinduaren garaipena ospatzeko

Lord Ramaz maskaraturiko gizona, haizagailu baten aurrean eserita, makillajea lehortu dadin zain. Sanjay KANOJIA | AFP
Lord Ramaz maskaraturiko gizona, haizagailu baten aurrean eserita, makillajea lehortu dadin zain. Sanjay KANOJIA | AFP

Sekulako ikuskizun koloretsu eta alaia da Allahabadeko (India) Dusshera edo Vijayadashami jaialdia. Urri inguruan egiten da urtero eta, tenpluak apaintzeaz gain, bazter guztietan aurki daitezke prozesio erlijiosoak, zeinetan izaki mitologikoz mozorrotzen baitira hango biztanleak. Lord Rama jainko hinduak Ravana deabrua garaitu zuela ospatzen dute, baita Durga jainkosak Mahishasura bufaloa garaitu zuela ere.