Alba Cabrerak gidatuta

Orain, NAIZ Irratiko uhinetan ere, bidaiari

'Bidaiari' aldizkariak bere ispilua izango du aurrerantzean NAIZ Irratian. Alba Cabrerak gidatuko du saioa eta asteazkenero 19.00etan izango da. Bidaiak baino, bidaiariak izango dira NAIZ Bidaiari irratsaioko protagonistak, astero-astero bidaiari bat hurbilduko baita irratiko estudioetara, esperientziak kontatzera. Urrian hasitako programak izan ditu jadanik lehen gonbidatuak.