Zuberoako xendretan barrena

Zuberoako mendietako bidea zabaltzen digu "Xiberoako xendak" gidak: Maule eta Garindaine gainetatik, Lexantzümendi kaskora, Pixtako ur-jauzian freskura hartuz. Ibilbideak xeheki esplikatuak dira: norabideak, autoak uzteko lekuak eta detaile teknikoak. Gisa horretan, xendra zaharrak edo ezohikoak har daitezke, Pettarra, Arbaila eta Basabürüko lurretan gaindi. Begi kliska kulturalekin herrietako bizia ezagutuko dugu, Barkoxen, Etxahun koblakaria gogoratuz. Gure aitzinekoen xendretatik ibiltzeko proposamena da ere, gehienak historiaurreko artzainek ireki baitzituzten. Bost zailtasun mailako ibilbide hauek ibiltari guztiak xoratuko ditu, bisitariak ibiltari amorratuak bezala!