Egin planak

Magialdia

gara-2021-09-02-Noticia
Irailak 13-Irailak 19

Arabako Ilusionisten Elkartearen eskutik, irailaren 13tik 19ra bitartean ospatuko da Gasteizko Magialdiaren 33. edizioa. Iaz, mundu osoan aurrez aurre egindako magia biltzar bakarra izan zen. Eta aurten, gainera, ohiko distiraren zati bat berreskuratuko du topaketak -osasun egoerak ahalbidetzen duen neurrian, noski-, munduko artista onenetakoak bilduz. Ekitaldi nagusiak Principal antzokian izango diren arren, beste agertoki batzuk ere izango ditu jaialdiak.

Hala, magia ikuskizunak izango dira Ignacio Aldecoa kultur etxean eta Atarian, magia ibilbideak hiriaren erdialdean eta magia emanaldiak erakusleihoetan. Horrez gain, Santa Maria katedralak “Linterna magikoan” oinarritutako ikuskizun bat hartuko du eta Villa Sofia magia ibilbidean sartuko da.

Azkenik, jaialdiaren amaierako gala Iradier Arenan egingo da. Taula gainean honako mago hauek arituko dira, besteak beste: Jimmy Delp (Frantzia), Ton Stone (Suedia), Dion (Holanda), Jaana (Alemania), Roberto Giobbi (Suitza) eta Joaquin Matas (Estatu espainola). Guztira, 300 mago baino gehiago.