Egin planak

Nafarroako, Bizkaiko eta Ipar Euskal Herriko bertsolari txapelketak

Irailak 18-azaroak 27

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta Ipar Euskal Herriko Xilaba amaitu gabe geratu ziren iaz. Urte honen hasieran behar luke hasita Nafarroakoak, baina osasun krisiak txapelketak atzeratu zituen. Hiru hitzorduak udazkenean egingo dira, betiere osasun krisiak sortutako egoera kontuan izanda.

Zortzina saio izango dituzte Xilabak eta Nafarroako Bertsolari Txapelketak, eta, hamar, berriz, Bizkaikoak. Xilabaren kasuan, irailaren 18an itzuliko da iaz final laurdenetan eten zen txapelketa. Azaroaren 13an izango da finala.

Eta Bizkaikoari dagokionez, berriz, urriaren 3an hasiko da txapelketa eta abenduaren 18an ezagutuko dugu txapelduna.

Nafarroako eta Arabako lehiaketen kasuan, azkenik, urtearen hasieran ziren egitekoak. Araban, ohiko txapelketa egin beharrean, maiatzean bukatutako binakakoa eraman zuten aurrera. Nafarroan, aldiz, lehia atzeratu eta urriaren 2an abiatuko da. Azaroaren 27an izango da finala.