Munduan pasieran

Olinpiar Jokoak, museo batean

gara-2021-09-02-Noticia

Museo berri bat eskaini die uda honetan Greziako hiriburuak bertaratu diren turistei: Atenasko Museo Olinpikoa. 2020an zabaldu behar zuten, baina, osasun krisiaren eraginez, atzeratu egin behar izan zuten irekiera ofiziala. Atenasko Kirol Gune Olinpikotik gertu kokatuta, museoak 3.500 metro karratuko azalera du eta Olinpiar Jokoen historiako hainbat objektu bitxi eta ikoniko eskaintzen dizkie bisitariei. Noski, Olinpiar Jokoen historiaren berri zehatza ere jasoko dute museora bertaratzen direnek.