Munduan pasieran

«Channel 5» lurrinaren urteurrena

Uztail eta urri bitartean, langile ugari aritzen dira jasmina biltzen Pegomaseko zelaietan, bereziki emakumeak. Lore zuri txikia da Channel etxeak gehien saltzen duen lurrinaren osagairik garrantzitsuenetakoa. Urtero errepikatzen da irudia, baina aurtengo uzta berezia da oso, “Channel 5” lurrin ezaguna bere mendeurrena ospatzen ari baita.