Munduan pasieran

Gladiadoreak gogoan Koliseoan

gara-2021-09-23-Noticia

Erromako Koliseoko Parke Arkeologikoak ateak zabaldu berri dizkio publikoari eta hareaz estalita zeuden anfiteatroaren lurpeko galeriak ikusi ahal izan dituzte bisitariek. Tokiak ikusmina piztu du turisten artean, gladiadoreak bertan borrokatzen zirelako.

Zaharberritze lanak 2018an hasi ziren eta, guztira, 15.000 metro koadroko azalera utzi dute agerian. 81 lagunek parte hartu dute lanotan, batez ere, zaharberritzaileak, arkeologoak, igeltseroak, ingeniariak, arkitektoak eta topografoak.