Egin planak

XIX Komiki Azoka

Urriak 1-3

Pandemiaren eraginez iazko edizioa bertan behera utzi ondoren, Getxoko Komiki Azokaren XIX. edizioa urriaren 1etik 3ra ospatuko da aurten. Hiru egunean zehar, aurkezpenak, mahai inguruak, hitzaldiak eta beste hainbat jarduera eskaintzeaz gain, Kim eta Simonides komigileak omenduko ditu.

Kim (Joaquim Aubert Puigarnau, 1947, Bartzelona) umorezko komikien egile ezaguna da. Eta Simonidesek prentsan ere lan egin du; besteak beste, ZAZPIKAn eta GARAn.