Munduan pasieran

Artoa denen artean lehortzen

Gauribidanurren, Bangaloretik 80 kilometro iparraldera, nekazariek kaleak aprobetxatzen dituzte artoa oskolik gabe zabal-zabal barreiatu eta lehortzen uzteko. Bat-batean, kaleak alfonbra erraldoi bihurtzen dira, baina, hala ere, auzokideek ez dute eguneroko jarduna eteten, ezta haurrek ohiko jolasak ere.