Munduan pasieran

Indiako basamortuan, turisten zain

Rajastan-eko Sam Villageko Thar basamortuko dunak pandemiaren ondorioak pairatzen ari dira oraindik. Turistarik gabe, gameluen jabeek ezin dute basamortuko zeharkaldirik antolatu, orain arte egin duten bezala, eta dunetan daude, bakar-bakarrik, bisitariak noiz berragertuko irrikaz zain.

Egoera normalean, Indiara joaten diren bidaiari askok ez dute galtzen basamortura joateko aukera, baina gaur egun, herrialdean pandemiaren inguruko datuak larriak direla kontuan izanda, apenas hurbiltzen da turistarik Thar basamortura. Hala ere, han daude zain.