Munduan pasieran

Marathon des Sables: basamortuaren xarma berezia

800 parte-hartzaile izan ditu aurten Saharako basamortuan urtero egiten den Marathon des Sables lasterketak, Tisserdimine eta Kourci Dial Zaid artean egiten den lasterketa bereziak.

Guztira, 250 kilometro egiten dituzte korrikalariek, bost etapatan banatuta. Jakina, ez dira denak iristen helmugara. Arroka, harea, dunak, tenperatura altuak, gupidarik gabeko eguzki-izpiak, eremu zabalak...

Baldintzak ez dira, ez, samurrak, baina, hala ere, partaide gehienek esperientzia errepikatu egiten dute.