Munduan pasieran

Plastikoa: kontzientzia arte bihurtuta

 

4.444 botila. Plastikozkoak denak. Erabilitakoak. Hamika kolore eta tamainakoak. Zintzilik. Horiek guztiak jaso dituzte ibaian, Gresiken, Indonesiako Ecoton-eko ekintzaileek instalazio berezi bat egiteko.

Egitasmoaren helburu nagusia izan da herritarrak ibai eta ozeanoetako hondakin plastikoen inguruan kontzientziatzea, baina horretarako metodo deigarria erabli nahi izan dute, erreibindikazioa arte bihurtuz, ahalik eta oihartzunik zabalena lortzeko.

Behaketa ekologikoa eta hezeguneen kontserbazioa helburd duen Ecoton elkartekoek lortu omen dute artearen nolabaiteko garrasia.