Egin planak

NAIZ eszenatoki berezia, Zeinen Ederra Izango Den FEST jaialdian

Apirilak 2

Apirilaren 2an Barakaldoko BECen egingo den Zeinen Ederra Izango Den FEST jaialdian, NAIZek parte hartze aktiboa izango du, antolatzaileekin adostutako akordioari esker, kartel nagusiko taldeak NAIZ eszenatokian ariko baitira: Los Chikos del Maiz, ETS, Gatibu, Zetak, Iseo & Dodosound, Maria Arnal & Marcel Bages, Ptazeta, Tanxugueiras eta Zoo.

Gainerako taldeak honako hauek izango dira: Ezpalak, Dupla, Bengo, Lildami, Motxila 21, Maren, Sua, Luna Ki, Adrianna Gaultier, Anne Lukin eta Ene Kantak.

Pello Reparazek zuzentzen duen proiektuak iaz iragarri zuen jaialdia egiteko asmoa eta lekua, eta berehalakoa izan zen erantzuna, kartela ezagutzera eman aurretik 2.000 sarrera saldu baitziren. Publiko guztiarentzako ekitaldia izan nahi du jaialdiak. «Guztiok elkarrekin lan egiten dugunean zer egiteko gai garen erakusten duena -diote antolatzaileek-. Gure jendearekin elkartzeko aitzakia da».