Egin planak

Jende gehienak ezagutzen ez dituen hogeita bost ur-salto, liburu batean

Naturak eskaintzen dizkigun ikuskizunen artean lilura aparta darie ura nagusi dutenei. Paisaia horietatik bat dago bereziki pizgarria: ur-jauziak.

Liburu honetako egileek jende gehienak ezagutzen ez dituen hogeita bost ur-salto aukeratu dituzte. Euskal Herriko herrialde guztietako ur-jauzi ederrak dira eta, gainera, haiek bertatik bertara ikusi nahi duenak txango zoragarriak egin beharko ditu.

Emaitza irudi ikusgarriz eta testu mamitsuz betetako liburu eder hau da.

Fitxa:

“Rutas a cascadas recónditas”

Paulo Etxeberria, Begoña Fernandez Diaz, Alberto Muro

Sua edizioak, 2022

Euskal Herria Liburuak

150 orrialde

Gaztelania