Munduan pasieran

Maip macrotorax, megarraptorik handiena

Zenbait argentinar paleontologok iragarri dute duela zenbait hilabete dinosauro harrapari bat deskubritu zutela Argentinako hegoaldean, orain arte aurkitutako megarraptorik handiena. Maip macrotorax du izena eta duela 70 milioi urte bizi izan zen. Bederatzi eta hamar metro arteko luzera omen zuen, sei tonako pisua, eta 40 zentimetroko atzapar zorrotz eta konkortuak.

Familia bereko dinosauroen fosilen erreplikak -besteak beste, Megaraptor namunhuaiquii delakoarena- Buenos Airesko Bernardino Rivadavia Natur Zientzien Museoan daude ikusgai. Eta ikertzaileek aurreikusi dute aurkitutako azkenarena ere bertan izango dela laborategiko lanak amaitu bezain pronto. JUAN MABROMATA