Munduan pasieran

Murakami: “An Arrow Through History”

Orain arte inoiz erakutsi ez diren Takashi Murakamiren artelanak bildu ditu New Yorkeko Gagosian Galeriak “An Arrow Through History” izeneko erakusketan. Historian gezi batek bezala, artista japoniarrak artearen mundu materiala zeharkatzen du, azkenean NFTen unibertsora iristeko eta bere «Clone X»a aurkezteko; alegia, bere buruaren abatarra.

Artistak 2014tik egin duen lehen erakusketa da. Laster Los Angelesen ere izango da. TIMOTHY A. CLARY