Munduan pasieran

PHOTO 2022, Australiako argazkilaritza biurtekoa

PHOTO 2022 nazioarteko argazkilaritza biurtekoa egin da berriki Melbournen. Jaialdiaren gaiari esker -“Gizakia”-, jendarteko zenbait esparru jorra dezakete artistek: hilkortasuna, "ni"a, natura, bizitza, historia... Madeline Bishop izan da topaketetan parte hartu duen argazkilarietako bat, zeinaren erretratu erraldoiak Melbourneko espazio publikoetan izan diren ikusgai.

Australiako argazkilaritza-hitzordu nagusia da PHOTO 2022. Bertako zein nazioarteko 123 argazkilariren lanak erakutsi ditu, hirian barreiatutako 90 erakusketen bidez. Aurten, honako artista hauen lanak izan dira ikusgai, besteak beste: Gillian Wearing, Paul Mpagi Sepuya, Mohamed Bourouissa, Poulomi Basu, Vasantha Yogananthan, Aziz Hazara, Martine Gutiérrez, Massimo Vitali, Florian Hetz, Philip Montgomery, Luo Yang, Atong Atem, Naomi Hobson, Dean Cross, Ying Ang, Hannah Brontë, Scotty So, Madeline Bishop, Anu Kumar eta Patrick Pound. WILLIAM WEST