Egin planak

Argia piztu sasoi ilunetan

OtsailaK 9-11

Otsailaren 9tik 11ra egingo da Gasteizko hirigune historikoan Umbra Light jaialdia. Hainbat ibilbide izango ditu argi jaialdi honek eta berriz ere argiz eta artez beteko ditu Gasteizko plaza, eraikin eta espazio publiko esanguratsuenak.

Hirugarren edizioa du festibalak, eta aurten nabarmentzekoa da Prado parkean ezarriko duten Dennis Nolderen Frames artelana: hau eraldatu egiten da, ikusleak barne hartzen dituen eskala handiko pantaila bihurtzeko, eta ingurune naturala argi dinamiko eta kolorezko gradienteen erritmoarekin integratzen du. Hori gutxi balitz bezala, Umbra Jaialdiaren leloan oinarritutako irudiak eta testuak ere erakutsiko ditu. Jaialdiak aurten aukeratutako hitza "enpatia" da.

Sasoi ilun hauetan argia eskaini eta bisitariak liluratu eta pentsatzera bultzatzeko emanaldiok 19:00etatik 22:00etara izango dira.