Munduan Pasieran

Metroan prakarik gabe joateko eguna

“No Trousers on the Tube Day” edo Metroan Prakarik Gabe Joateko Eguna egin zuten Londresen urtarrilaren 8an. Britainia Handiko hiriburuan hamabigarrenez ospatu dute aurten. Gero eta parte hartzaile gehiago ditu, neguan hankak estali gabe ibiltzeko ausarta izan behar den arren.

Urtea umorez hasteko modu bat da londrestarrentzat, eta tradizio bilakatu da jada. Zazpi lagunen artean txantxa bezala hasi zen hark indarra hartu du, lanera joan aurretiko festa txikiaren forma hartu arte. «Ohitura» 60 herrialdetara zabaldu da jada. Laster ikusiko dugu Bilboko metroan jendea kulero eta galtzontzilotan? Justin TALLIS | AFP