Egin planak

“Fake” gaia hartu du dFeria antzerki azokak Donostian

MARTXOAK 13-16

28 konpainien eskutik, 28 ikuskizun eta 44 emanaldi iragarri ditu dFeria azokak. “Fake” gaia izango du ardatz 29. edizioak. «Begien bistan da puri-purian dagoen gaia dela», nabarmendu dute antolatzaileek. Bereziki profesionalei zuzendutako azoka da dFeria, baina zuzeneko emanaldiez goza dezake publiko orokorrak. Euskal Herriko eta nazioarteko arte eszenikoen erakusleiho bilakatuko da datozen egunetan Gipuzkoako hiriburua.