Eli Txapartegi (Getty Images)

STRAAT galeria, kaleko artearen eta grafitiaren museoa

Amsterdamen milaka bisitari erakartzen dituen museo berezi bat dago; STRAAT da, NDSM hiri-barruti modernoan kokatua. 80 hektarea inguruko eremu honetan, NDSM enpresaren instalazioak zeuden, 1946tik 1979ra bitartean itsasontziak eraiki eta konpondu zituen enpresarenak, alegia. 2013. urteaz geroztik, eraikuntzaren zati batek tamaina handiko arte deigarria erakusten du.

80 hektarea inguruko eremuan dago kokatuta museoa, NDSM enpresa izandako instalazioetan. 1946tik 1979ra bitartean itsasontziak eraiki eta konpontzen ziren bertan.
80 hektarea inguruko eremuan dago kokatuta museoa, NDSM enpresa izandako instalazioetan. 1946tik 1979ra bitartean itsasontziak eraiki eta konpontzen ziren bertan. (Stefano Guidi | Getty Images)

Mundu osoko 150 artistaren 160 artelan baino gehiago dituen kaleko arte eta grafitiaren museoa da STRAAT; beraz, nahitaezko bisita da, batez ere, hiri-artearen zaleentzat, baina baita diziplina artistiko horrekin gozatzen dutenentzat ere. Museora hurbiltzen diren bisitariak harrituta geratzen dira; batetik, obra gehienek duten tamainagatik, eta, bestetik, artista ezagunen eta hasiberrien lanak batzen dituelako. Izan ere, kaleko artista gogotsu eta grinatsuz osaturiko talde batek zuzendutako galeria bereziaren helburu nagusia da mugimendu artistiko horrekiko pasioa partekatzea eta jendartean zabaltzea.

8.000 metro koadroko eremuan banatuta, ikusgai jarritako lan bakoitza in situ sortu zen. Gaur egungo galeria NSDM kai inguruko biltegi zahar batean dago, Amsterdam-Noord barrutian, kaleko arteko tokiko artistentzako betidanik gunerik ezagunenetakoa izandakoan.

Mundu osoko 150 artistaren 160 artelan baino gehiago dituen kaleko arte eta grafitiaren museoa da. (Stefano Guidi | Getty Images)

Ikusgai dauden piezak etengabe txandakatzen dira, STRAAT etengabe mugimenduan dagoen museo bihurtuz. (Stefano Guidi | Getty Images)

Museoa NDSM Plein kalean dago, Amsterdam-Noord barrutiko plaza batean. (Stefano Guidi | Getty Images)

Baina STRAAT museoa bisitariak ikusten duena baino askoz gehiago da; izan ere, ikusgai dauden artelanei antzinako tailerretako gune ezkutuetan kontserbatzen diren beste obra asko gehitu behar zaizkie. Hain zuzen, horixe da museo honen beste berezitasunetako bat: ikusgai dauden piezak etengabe txandakatzen dira, STRAAT etengabe mugimenduan dagoen museo bilakatuz. Beraz, beti obra berriak eskaintzen ditu eta, gainera, ez da zaila artista bat zuzenean lanean ikusi ahal izatea bisita gidatuak dauden orduetan.

Obra gehienek tamaina handia dute. (Stefano Guidi | Getty Images)

Ez da zaila artista bat zuzenean lanean ikusi ahal izatea bisita gidatuak dauden orduetan. (Stefano Guidi | Getty Images)

2013. urteaz geroztik dago martxan galeria. (Stefano Guidi | Getty Images)

Bilduma iraunkorrarekin batera, artista indibidualen, kolektiboen eta mugimendu artistikoen aldi baterako erakusketak izaten ditu galeriak. Gaika antolatuta, sortze prozesuari buruzko azalpen-testuak irakur daitezke, obrak ikustearekin batera.

Museoa NDSM Plein kalean dago, Amsterdam-Noord barrutiko plaza batean. F4 transbordadorea erabiliz bertaratu daiteke. Zeharkaldiak 15 minutu irauten du, eta NDSMko ontziralekuan uzten ditu bidaiariak. Esaten dutenez, museora heltzeko aukerarik bitxiena da.