Ariane KAMIO|LEKUNBERRI|2019/07/12 00:00
«Orain ikusten duzu kantuak nola itsasten diren jendearen arimara»

Ikasketa prozesu bat izan da, musikari darion bizitasunetik eratorria. Ez da ur geldoko putzu bat, usteltzera eramandako aro gezatua. Arriskua da, norabide aldaketa, kontraesanekin eraikitako leihorik gabeko dorrean. Sena da, determinazioa da, aurreiritzi eta konplexuekiko haustura da. Da. Edo izan da. Berri Txarrak badoa-eta.