Iñaki ALTUNA|DONOSTIA|2020/01/13
Izen dantza gailendu da gobernua osatzeko Sanchezen agendan

Espainiako erregeari jakinarazi zion atzo Pedro Sanchezek Gobernuaren osaera. Hasiera batean, koalizio gobernua epe laburrean osatuko zela eta lehen bilera joan den ostiralean egingo zuela iragarri zen, neurri asko hartu behar omen zirelako. Azkenean, ordea, ministroen izen dantza gailendu da. Lehen bilera bihar izango dute.